AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amaitu du Ekidak Escalerillasen egiten ari zen murala

Bihar Trintxerpen izango den manifestaziora batzera ere deitu du Euskal Herriko Arte Ekimen Sozialistak.

Trintxerpeko (Pasaia, Gipuzkoa) Escalerillas etxebizitza-blokea eraitsi nahi dute Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak, eta bizitoki-alternatibarik gabe etxegabetuak izateko arriskuan daude hamabi familia. Hala, borrokan jarraitzen dute bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta, borroka horrekin elkartasunez, mural erraldoi bat margotu du eraikinean bertan Ekida Arte Ekimen Sozialistak.

Hainbat egunez jardun dute lanean Ekidako kideek, eta emaitza erakutsi dute jada: blokeko bi alboak margotu dituzte, eta Escalerillas borrokan leloa idatzi dute.

Biharko manifestazio bat antolatu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta bertan parte hartzera ere deitu du Ekidak. Trintxerpen izango da mobilizazioa, 12:00etan Gudarien Plazatik abiatuta.

Bilbobuseko langileak greba mugagabean izango dira udan zehar ere
Apirilean ekin zioten greba mugagabeari, eta horri eustea erabaki du beharginen gehiengoak. Urtebete daramate borrokan, hitzarmen berriaren negoziazioari lotuta.