AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Amaitzear da gasolinaren 20 zentimoko deskontua

Abenduaren 31n bukatuko da Espainiako Gobernuak emandako dirulaguntza, eta badirudi, 2023a hastean, "behar handiena" duten pertsonei baino ez dietela beherapenik egingo.

Espainiako Gobernuak apirilean sartu zuen indarrean erregaien deskontu bat, 20 zentimokoa litro bakoitzeko; gobernuak hartzen ditu bere gain horietatik 15 zentimo, eta 5 zentimo dira zerbitzu-estazioen kontu. Erregaien prezioen gorakada izugarriari lotuta hartu zuen erabakia gobernuak, baina epemuga batekin jarri zuen martxan neurria. Gero eta gertuago dago gehienezko epe hori: abenduaren 31n bukatuko da dirulaguntza.

Oraindik ez dute argitu gobernuak deskontua luzatuko duen edo ez, baina badirudi eredua aldatu eta asko murriztuko duela. Zenbait iturriren arabera, posible da, 2023. urtea hasi eta orain arteko beherapena indargabetzean, "behar handiena" duten pertsonei soilik aplikatzea deskontu bat.

Azken hamabi hilabeteetan, litro bakoitzeko 80 zentimo garestitu da diesela Espainiako Estatua, eta 75 zentimo garestiagoa da gasolina.

Azken egunetan, gutxienez hiru eraso matxista salatu dituzte Barakaldon eta Sestaon
Ostiralean eta larunbatean egin zieten sexu-erasoak Barakaldon emakume banari. Larunbat gauean, bestalde, indarkeria matxistagatik atxilotu zuten gizon bat Sestaon.