AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Anputazio bat jasan zuen atzo Arbizuko langile batek

59 urteko beharginak zerrarekin moztu zuen hatz bat, Utzubar industrialdean lanean ari zela.

Atzo, ostegunean, lan-istripu larri bat izan zuen 59 urteko langile batek Arbizuko (Nafarroa) Utzubar industrialdean, eguerdian. Zerra batekin hatza moztu zuen, eta Iruñeko (Nafarroa) San Miguel Klinikara eraman behar izan zuten. Istripuaren ondorioz, hatza galdu du.

Bestalde, asteazkenean, 29 urteko kamioi-gidari batek izan zuen istripua Larragan (Nafarroa), NA-6100 errepideko 22. kilometroan. Errepidetik atera eta su hartu zuen ibilgailuaren trakzio-buruak, baina, zorionez, kamioitik bere kabuz ateratzeko gai izan zen langilea. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu ziren, eta Larragako osasun-etxera eraman zuten garraiolaria.

Gasaren prezioa %55 igo da aurten
Europar Batasunean %25 igo da gas naturalaren prezioa azaroan. Megawatt-orduak 48,2 euroko kostua du, beraz. Eskariaren gorakadak, Soyuz gasbidearen itxierak eta GNL gas likidotuaren horniduran izan diren atzerapenek ekar dezakete gasaren prezioa are gehiago igotzea.