AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Antolatzeagatik, langile bat kaleratu dute Artabiako Arneactive enpresan

"Klase antolakuntzaren bitartez lankideen egoera hobetu nahi zuen langile bat zigortu du" Arneactivek, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Mobilizazio bat izango da ostiral honetan.

Langile bat bota berri du Artabiako (Nafarroa) Arneactive enpresak; ehun-gaiekin aritzen dira lantegian, tindaketan, besteak beste. Eta kaleratzearen arrazoia, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak nabarmendu duenez, beharginak soldatak hobetzeko borrokara jotzea izan da. "Kaleratzea bidegabea dela salatzeaz gain, enpresak klase antolakuntzaren bitartez lankideen egoera hobetu nahi zuen langile bat zigortu duela azpimarratzea garrantzitsua dela deritzogu", esan dute Kontseilu Sozialistako kideek.

Hainbat langile soldatak hobetzeko antolatzen hasi zirenean, mehatxu argi bat egin zuen enpresako zuzendaritzak: "beste arrazoi batzuk argudiatuta", kaleratzeak izango zirela jakinarazi zuen. Eta bete du mehatxua, "borrokaren sustatzaile nagusietako bat kaleratuz", Lizarraldeko Kontseilu Sozialistaren esanetan.

"Proletario askok beren lanpostuetan eskubideak eskatzeko orduan bizi duten beldur-giroaren adibide bat gehiago baino ez da hau", gaineratu du: "Enpresek era guztietako tresnak erabiltzen dituzte langileen antolakuntza independentea zapaltzeko eta haien interesak arriskuan ez daudela ziurtatzeko".

Ostiral honetan, irailaren 8an, kaleratzea salatzeko mobilizazio bat izango da Arneactiven. Parte hartzera deitu du Kontseilu Sozialistak ere.

Kanbon, emakume bat larriki zauritu zuen bikotekideak hilaren 1ean
Labana batekin eraso zion gizonezkoak, eta hamar hilabeteko zigorra jarri diote. "Eraso matxista bortitzak areagotzen ari dira. Horren aintzinean erantzun instituzionalek egiturazko mugak dituzte", salatu du Ipar Euskal Herriko Itaiak.