AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Antolin enpresak 108 langile kaleratuko ditu

Volkswagenen hornitzaileak Orkoiengo lantegia itxiko du, eta plantilla osoa kaleratuko du. Enplegu-erregulazioko espediente bat abian da jadanik; hala, 2025ean botako ditu beharginak zuzendaritzak.

Orkoiengo (Nafarroa) Antolin enpresa da Volkswagenen hornitzaileetako bat. Bertan 108 langilek egiten dute lan, baina lantokia itxi eta behargin guztiak kaleratuko ditu zuzendaritzak. Volkswagen auto elektrikoak egitera mugatuko omen da Landabengo plantan, eta aurrerantzean ez du Antolinen hornidura gehiago baliatuko.

Enpresako zuzendaritzak irailean abiatu zuen enplegu-erregulazioko espediente bat (ERE, gazteleraz), eta azkenean hura gauzatuko du. Aurreikuspenen arabera, 2025ean itxiko du lantegia.

Enpresa sionistak urre bila ari dira Mendebaldeko Saharako lur okupatuetan
Israelgo Estatuko enpresa bat, behintzat, urrea topatu nahian ari da Tichla inguruan. Maroko 2002an hasi zen Mendebaldeko Saharako lur okupatuetan mineral preziatuak ustiatzen, eta 2020an harremanak normalizatu zituztenetik, estatu sionistako enpresei bidea ireki die mineralak erauz ditzaten.