AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arabako gasolindegietako langileek grebari berrekin diote gaur

Lan-hitzarmen berri baten alde egiten dute beharginek. Uritiasoloko poligonoan elkarretaratuko dira lan-baldintza hobeak aldarrikatzeko.

Martxoaren 24an hasi ziren mobilizazioekin eta protestekin Arabako gasolindegietako langileak. Izan ere, Araba da EAEn hitzarmen propioa ez duen herrialde bakarra, eta han lan egiten duten 300 beharginek salatu dute baldintza okerragoak dituztela.

Hala, greba hasi dute gaur, apirilaren 21ean, lan-hitzarmen berri bat eskatzeko. Elkarretaratze batera deitu dute Uritiasoloko poligonoan (Araba), AEVECAR eta SEA patronalei negoziazio mahai bat irekitzea exijitzeko. Antza, maiatzaren 5era arte mobilizazioak egiteko asmoa dute langileek.

Arretarik jaso gabe hil dira mendekotasuna zuten 2.386 lagun Hego Euskal Herrian
Mendekotasun eskaerak eginak zituzten, baina ez zituzten artatu. Iaz behera egin zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan arreta jaso zuten pertsonen kopuruak.