AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Arcelor Mittaleko hainbat langile kaleratze arriskuan daude

Sestaoko altzairutegian enplegu-erregulazioko espediente bat ezarriko dutela azaleratu da; gaur-gaurkoz geldirik dago plantako ekoizpena. 278 beharginek egiten dute lan Bizkaiko ACB plantan, eta kaleratze arriskuan dauden langileen kopurua zalantzan dago.

278 langilek osatzen dute Sestaoko (Bizkaia) Arcelor Mittal enpresaren plantilla, ELA sindikatuaren arabera. ELAk atzo, abenduaren 21ean, hainbat behargin kaleratze arriskuan daudela azaldu zuen, zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espediente (EEE) berri bat irekitzeko asmoa omen baitu.

Kaleratze arriskuan dauden langileen kopurua argitzeke dago oraindik baina, Berria-ren esanetan, 40 dira kaleratze arriskuan daudenak. Zentzu horretan, langileak "asko sufritzen" ari direla salatu dute, azken urteetako "itxiera, kontratazio, inbertsio falta eta ezarritako lan-baldintzak" tartean.

Altzairu-fabrika azarotik dago itxita, ustez, ekoizpen trena martxan jartzeko berrikuntza lanak direla-eta. Argindarraren prezio altuek, antza, etenaldia urtarrilera arte luzatzea bultzatu dute.

Espainiako Estatutik ateratzea debekatu diote Mikel Antzari
Gregorio OrdoƱez "hiltzeko erabakian izandako" ustezko "erantzukizunagatik" auzipetu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak preso politiko ohia. Antzak deklaratu du torturetan eta gezurretan oinarritzen dela haren aurkako akusazioa.