AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Artxandako funikularreko langileek lanuztea egin dute gaur

Lan-segurtasun eskasa salatzeko egin dute lanuztea, eguerdiko 13:30ean. Segurtasun-protokolo berriaren alde egiten dute langileek, hainbat istripu izan baitituzte azken urtean.

Artxandako (Bilbo, Bizkaia) funikularreko langileek lanuztea egin dute gaur, martxoaren 9an, 13:30etik 15:30era. Otsailean egin zuten bezala, haien lanpostuetan jasaten duten segurtasun eza salatu dute; izan ere, hainbat istripu pairatu dituzte azken urtean, eta negozioko zuzendariorde nagusiak egun indarrean dagoen segurtasun-protokoloa betetzeari uko egin diola ere salatu dute.

Antza, istripu larri bat izan zuten iaz eta, gainera, beste hainbat "behin eta berriz gertatu" diren arren, zuzendaritzak ez die "berehalako konponbiderik" eman. Ildo horretan, epe ertainean neurri berriak hartzeko konpromisoa adierazi du zuzendaritzak, baina zenbait arriskuren inguruan ez du proposamenik onartu —lerradura-arriskua ekiditeko konponbideak, adibidez— eta kasu horietan langileek izango lukete bezeroen segurtasunaren erantzukizun osoa.

Segurtasun-protokolo berri baten beharra dagoela berretsi dute langileek, bai eta istripuak ekiditeko "mekanismo teknikoak" aplikatzeko beharra ere.

CIE Recytec enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten atzo
Legution dago kokatuta lantegia, eta babes osoa izan du lanuzteak. Lan-hitzarmen berri bat lortzeko negoziazio-prozesua 2020an hasi zen, konfinamendu orokorrak eten zuen arte. Negoziazioak berrartzen saiatu diren arren, ez dute akordiorik lortu eta grebara jo dute langileek.