AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Askatu dituzte gaur Lapurdin atxilotutako lau gazteak

Uztailaren 14an manifestazio bat izan zen Donibane Lohizunen 'Asimilaziotik erresistentziara!' lelopean, eta istilu bat izan zen manifestarien eta François Hirigoien auzapezaren artean; antza, horren harira atxilotu dituzte gazteetako bi. Beste biei, dirudienez, Frantziako bandera bat kentzea egozten diete. Arratsaldean askatu dituzte laurak.

Euskal Irratiek gaur goizean jakinarazi dutenez, Frantziako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu Urruñan eta Hendaian (Lapurdi), eta Baionako (Lapurdi) polizia-etxera eraman ditu.

Uztailaren 14an, Frantziako egun nazionala deiturikoan, manifestazio bat izan zen Donibane Lohizunen, Asimilaziotik erresistentziara! aldarripean. Mobilizazioa Herriko Etxera heldu zenean, hango harresian pankarta bat jarri zuten hainbat lagunek, eta hala zioen: Hau ez da Frantzia, ezta Espainia ere. Euskal Herria da. Jean François Hirigoien Errepublikanoetako auzapeza orduan irten zen manifestariengana; haien aurka oldartu zen eta pankarta kentzen ahalegindu zen. Hirigoieni bultza egin zioten gero, eta Herriko Etxera sartu zen bera, manifestariei erdiko hatza aterata irain egin ostean.

France Bleu Pays Basque irratiaren arabera, egun horrekin lotuta daude gaurko atxiloketak. Autoritate publikoaren ordezkari bati eraso egitea leporatzen diete, antza, gazteetako biri. Beste biei, ordea, Frantziako bandera bat kentzea egozten omen diete.

Baionako Bernat Etxepare lizeoko hainbat ikasle komisariaren atarian elkarretaratu dira, atxiloketak salatzeko eta atxilotuei babesa adierazteko.

Emakume bati kolpeka eraso dio bikotekideak, Gasteizen
Joan den igandean egin zion eraso emakumeari 37 urteko gizonezkoak.