AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Askatu dute Patxiku Gimon preso politiko ohia

Astearte goizean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta Baionako polizia-etxean izan dute preso. Atzo arratsaldean jakinarazi zuten aske utziko zutela.

Patxiku Gimon preso politiko ohiaren atxiloketa salatzeko elkarretaratze bat izan zen atzo arratsaldean Ziburun (Lapurdi), eta orduan jakinarazi zuten laster geratuko zela aske hendaiarra. Joan den astearte goizean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, bere etxean, eta Baionako (Lapurdi) komisariara eraman zuten.

Antza, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak ulertzera eman duenez, terrorismoaren kontrako fiskaltza delakoak agindu zuen atxiloketa. Parisko Justizia Auzitegiaren esanetan, "ekintza terrorista" batzuk ikertzeko epaile batek irekitako prozedurarekin lotuta dago polizia-operazioa, eta badirudi SDAT terrorismoaren aurkako Frantziako Poliziaren unitatearen gain dagoela ikerketa une honetan.

1999an atxilotu zuten Gimon, eta ETAko kide izatea egotzi zioten urtebete beranduago egindako epaiketan. 2009an geratu zen aske, bederatzi urtetik gora gatibu izan ostean; Fresnesko, La Santeko eta Saint Maurko kartzeletan egon zen preso. 51 urte ditu gaur egun.

Frantziako Estatuko petrolio findegietako grebak erregairik gabe utzi du gasolindegien heren bat
Zazpi petrolio findegi nagusietatik sei borrokan dira, eta nabarmen eragin du horrek erregaien horniduran. Auto-pilaketak, poliziaren kontrolak eta liskarrak hasi dira gasolindegietan. Frantziako Gobernuak deposituak desblokeatu nahi ditu, eta prest dago findegietako langileen greba eskubidea urratzeko.