AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske gelditu da Alaitz Areitio preso politikoa

Hamahiru urteko espetxealdiaren ostean irten da kartzelatik Alaitz Areitio iurretarra.

Anboto-k gaur jakinarazi duenez, aske geratu da gaur Alaitz Areitio preso politikoa. Hamahiru urtez izan dute atxilo, eta Rennesko (Frantziako Estatua) kartzelatik gaur atera den arren, berrogeialdia bete beharko du hango hotel batean.

ETAko kide izatea leporatuta ezarri zioten espetxe zigorra Areitio iurretarrari. 2007. urtean atxilotu zuten.

194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion ITP Aerok
Zamudioko fabrikan 1.269 beharginek dihardute, eta %15,3 kanporatu nahi ditu zuzendaritzak. Irailaren 15ean izan zuten aurreneko greba eguna langileek: gaur ere greba egingo dute, baita hilaren 22an eta 24an ere. Bestalde, epaitegi batek ebatzi du ez daudela justifikatuta ITP Aerok Barakaldon eta Sestaon ezarritako aldi baterako erregulazioak, eta indargabetu egingo dituzte.