AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Ander Mujika preso politikoa

Hamahiru urtez izan dute preso Mujika, eta Mont-de-Marsango (Frantzia) espetxetik Madrilera eraman ondoren askatu zuten, atzo.

Hamahiru urteko espetxealdiaren ondoren irten da Ander Mujika preso politiko donostiarra. Etxeratek jakinarazi duenez, Espainiako Estatura eraman zuten Frantziako Estatuak ezarritako zigorra bete ondoren, eta atzo utzi zuten aske, Soto del Realeko (Madril) kartzelan.

2007an atxilotu zuten Mujika ETAko kide izatea egotzita, eta Frantziak ezarritako zigorra osorik bete ondoren geratu da aske. Mont-de-Marsango espetxean bete du zigorraren azken zatia.

Unibertsitateko Indar Batasunak gela berri bat lortu du Ibaetako campusean, hainbat hilabeteko borrokaren ostean
HEFA fakultateko dekanotza berriak aho batez onartu du biltzeko askatasuna bortxatzeari uztea eta ikasleei jardun politikorako gela bat emateko beharra. Baldintzak nahiz gela bera zehazteko bilerak deitu dituzte datorren asterako. Lorpena "egunez egun egindako lan eta borroka nekaezinei esker" izan dela azaldu du UIBk.