AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Francisco Mujika preso politikoa

Preso politiko ordiziarra atzo irten zen Zuerako espetxetik (Aragoi), 28 urte eta bederatzi hilabeteko kartzelaldiaren ostean.

Francisco Mujika Garmendia Pakito aske gelditu zen atzo arratsaldean, zigorra beteta. 2021ean eman behar zuten amaitutzat haren aurkako zigorra, baina auzitegietara jotzea erabaki zuen preso politiko ordiziarrak, Fresnesko presondegian (Val-de-Marne) hilabete gehiago egin zituelako preso.

Atzo goizean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionak aske utziko zutela, Mujikaren eskaera onartuta. 1992. urtean espetxeratu zuten Bidarteko (Lapurdi) operazioan. Frantziako Estatuan bete zituen zigorraren lehen bederatzi urteak, eta 2000. urtean Espainiaratu zuten. Azken hamar urteak egin ditu Zueran.

Valentina Morisoli: "Gure borroka ez da gelditzen"
Audio-grabazio bidez helarazi du ondoko mezua Valentina Morisoli preso politikoak, Alcala-Mecon urrunduta eta bakartuta. Azaroaren 16an atxilotu zituzten Morisoli eta Gaizka Astorkizaga eta, "terrorismoa goratzea" nahiz "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzita, espetxeratu egin zituzten.