AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu da Karlos Apeztegia preso politikoa

22 urteko kartzelaldi bat eta lau urteko beste bat bete behar izan ditu irundarrak, eta gaur irten da Martuteneko espetxetik.

Gaur utzi dute aske Karlos Apeztegia preso politikoa, lau urteko espetxealdia beteta; goizean irten da Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelatik. Guztira, baina, 26 urtez eduki dute preso, birritan kondenatu baitu Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Hain zuzen, 22 urteko espetxe-zigor bat ezarri zion auzitegiak lehenengo, ETArekin lotuta. 2013an amaitu zuen kondena hori, eta atzean utzi zuen Puerto de Santa Mariako (Cadiz) kartzela. 2018an, baina, berriz atxilotu zuten, eta berriz zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETArekin erlazionatuta. Ocañan (Gaztela) izan zuten gatibu 2020ra arte, baina Iruñean (Nafarroa) eta Martutenen bete du lau urteko zigorraren azken zatia.

50.000 pertsona bizi dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren menpe EAEn
Hilean 727 eta 1.200 euro artekoa izan daiteke oinarrizko laguntza, onuradunaren ezaugarrien arabera. Ezaugarri jakin batzuk nabarmentzen dira errenta hori jasotzen duten pertsonen artean: erdia baino gehiago Espainiako Estatuan jaioak dira, 25 urtetik gorakoak, emakumeak, oinarrizko ikasketadunak eta bakarrik bizi direnak. Gainera, DSBE jasotzen dutenen %45 baino ez daude langabezian.