AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aske geratu dira Baionan atxiloturiko GKSko bi kideak

Aske utzi dituzte atzo, erretretaren erreformaren kontrako greba egunean, Baionan atxiloturiko lagunetatik hiru; tartean, GKSko bi militanteak.

Azkenean, aske gelditu dira atzo Baionan (Lapurdi) atxiloturiko pertsonetatik hiru; horien artean, Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistako bi kideak. Atzo eguerdian atxilotu zituzten Lapurdiko hiriburuan, pentsioen erreformaren kontrako protestetan. Baionako polizia-etxean izan dituzte gatibu ordutik, eta iluntzean utzi dituzte aske.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, ordea, atxilo jarraitzen du, behintzat, atzo polizia-etxera atxiloketei buruzko informazio eske joan zen emakumea. Atzoko greba egunean, gutxienez 457 lagun hartu zituzten atxilo Frantziako Estatu osoan.

Gaur arratsaldean ere protestak izan dira Baionan nahiz Donibane Garazin (Nafarroa Beherea), atxilotuak aska zitzatela exijitzeko. Horren ostean jakin dute aske geratu direla atxilotuetatik hiru.

Oreretako alokairu sozialeko etxebizitza batzuetan jasaten ari diren egoera salatu dute bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak
Agerraldi bat egin zuten atzo Lousada kaleko 40. zenbakian bizi diren lagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek. Modu horretan eman zuten eraikin horretako bizilagunen egoeraren berri: etxeen kalitatea eta ordaindu beharreko gehiegizko tasak salatu zituzten, eta Alokabidek egiten duen negozioa nahiz bere izaera autoritarioa gaitzetsi zituzten. "Bizilagunok arazo horien aurrean antolatu gara", jakinarazi zuten.