AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aste honetako atxiloketak salatu dituzte Errekalden

Asteartean hiru lagun atxilotu zituzten Bilbon, duela bi aste Voxeko faxistei aurre egiteagatik. Gasteizen ere bi pertsona atxilotu zituzten astelehenean, arrazoi berdinarengatik.

Faxismoaren eta errepresioaren aurrean, klase elkartasuna lelopean, elkarretaratze bat egin zuten atzo Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoan. Modu horretan salatu zituzten aste honetako atxiloketak, eta babesa adierazi zieten Bilbon atzemandako hiru lagunei.

Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zituen hiru pertsona Bilbon, eta Indautxuko polizia-etxean gatibu izan ostean, egunean bertan geratu ziren aske. Maiatzaren 8an, Vox alderdia Errekalden hauteskunde-propaganda banatzen ari zenean, faxistei aurre egitea egotzi zieten hirurei. Antza, desordena publikoak eragitea eta gorroto delitu bat egitea leporatzen diete.

Gasteizen, beste bi lagun eraman zituen atxilo Espainiako Poliziak aurreko astelehenean. Egun bat lehenago, maiatzaren 21ean, Sansomendin izan ziren propaganda banatzen Voxeko kideak, eta faxistei aurre egiteagatik atzeman zituzten bi pertsona horiek ere.

Aholkularitza Bulegoa ireki dute Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan
Oraingoz, Laneko Autodefentsa Sareak eskainiko du aholkularitza: soldatapeko lanari lotutako arazoak eta gehiegikeriak jasaten ari direnei egin diete bertaratzeko deia. Ekainaren 5ean, uztailaren 3an eta abuztuaren 7an egongo da irekita bulegoa.