AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Astelehenean tokialdatu zuten Emilio Salaberria preso politikoa

El Duesoko espetxetik (Kantabria) Martutenera mugitu dute Emilio Salaberria.

Astelehenean, hilak 7, lekualdatu zuten Emilio Salaberria Etxebeste preso politikoa. Hain zuzen, Kantabrian kokatzen den El Duesoko kartzelatik Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) mugitu dute. Amasa-Villabonakoa (Gipuzkoa) da.

Pasa den azaroan iragarri zuten bezala, Martutenen igaroko duen denboraldia hirugarren graduan egingo du Salaberriak. 2002an sartu zuten kartzelan "talde terroristarekin kolaboratzea" egotzita, eta 2022an bukatuko du zigorra.

100 egun daramatzate langabezian Donostiako haurtxokokoetako eta gaztelekuetako langileek
Duela 100 egun itzuli behar ziren haien lanpostuetara beharginak, baina itxita jarraitzen dute zentroek, eta salatu dute langabezian daudela ordutik.