AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ate berriak ireki ditu Burlatako Gaztetxeak

Antolakuntza politikorako espazio berri bat lortu dute Burlatako Gaztetxeko kideek, eta apirilean aurkeztu dute jendaurrean.

Ireki dituzte Burlatako Gaztetxe (Iruñerria, Nafarroa) berriko ateak. Gaztetxeko kideek martxo amaieran jakinarazi zuten jardun politikorako espazio berri bat lortu zutela, Burlatako Udalarekin hainbat elkarrizketa izan ostean. Izan ere, otsailaren 20an azaldu zuten huste eta eraiste arriskuan zela Burlatako Gaztetxea, gune hori kokatuta dagoen eremuan eraisketa lanei ekingo dietelako laster.

Apirilaren 1ean izan zen Burlatako Gaztetxe berriaren irekiera, eta orduan erakutsi zuten jendaurrean espazioa. Hainbat musika emanaldik lagunduta egin zuten ate irekien jardunaldia.

Neska adingabe bati sexu-erasoa egin dio mutil batek Sopelan
Larunbatean izan zen erasoa Sopelako hondartzetako batean, eta atzo atxilotu zuten erasotzailea; adingabea da bera ere.