AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atxilotu bat Amurrion, sare sozialetan Polizia gaitzesteagatik

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen, eta irain-delitu bat leporatzen diote.

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du Amurrion (Araba), Internet bidez mezu "iraingarriak" zabaltzea egotzita. 4 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozial batean, eta honakoa idatzi zuen bertan aurreko urtean: "Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" ("Mejor poli muerto, abono para el huerto"). Irain-delitu bat egitea leporatzen diote.

Iazko martxoan, Los Palacios (Sevilla) parean harrapaturik hil ziren bi guardia zibil. Polizia-indarrek diotenez, atxilotutako pertsonak gertakari horien harira idatzi zuen aipatutako mezua. Itxura denez, 2024ko maiatzean dei anonimo bat egin zuen amurrioarrak Castellóko Guardia Zibilaren telefonora, eta orduan hasi zen bere aurkako ikerketa.

Kartzelan mantenduko dituzte Caceresko bost langile, ordaintzen ez zieten nagusiak atxikitzeagatik
Caceresko Probintzia Auzitegiak zazpi urteko espetxe-zigorra eta kalte-ordainak ezarri dizkie sasoikako beharginei, nagusiak atxikitzean, zor zizkieten 20.000 euroko soldatak ordainarazten saiatu baitziren.