AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atzo bi emakume eraso zituzten haien bikotekideek Gasteizen

Gizonezko batek etxe batean giltzaperatu zuen bere bikotekidea. Beste gizon batek, aldiz, ibilgailu baten barruan egin zion eraso bikotekideari.

Atzo bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba) haien bikotekideei eraso egiteagatik. Eguerdian izan zen lehen erasoa: gizon batek etxe batean giltzaperatu zuen bere bikotekidea. Etxeko giltzak aurkitzea lortu zuenean, ihes egin zuen emakumeak.

Bigarren erasoa, ordea, gauean izan zen. Emakume bati eraso egin zion bikotekideak, ibilgailu baten barruan. Kolpeak eta urratuak egin zizkion erasotzaileak, eta lekukoen testigantzak jaso ondoren atxilotu zuten.

Langile bat eraila Soraurenen, makina batek harrapatuta
53 urte zituen beharginak, eta gaur goizean izan du lan-istripua Manipulados Ulzama enpresak Soraurenen duen lantegian. Dagoeneko zortzi dira, urte hasieratik, soldatapean bizia galdu duten langileak.