AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurkeztu dute aurtengo Herri Unibertsitate nazionaleko egitaraua

Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten, besteak beste, gonbidatuen artean.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Leioako campusean (Bizkaia) egingo dute 2022ko Herri Unibertsitate nazionala, otsailaren 16tik 17ra bitartean. Aurreko edizioetan bezala, formakuntza eta eztabaida politikoa bultzatzeko helburua jarri diete jardunaldiei antolatzaileek, "langileriaren behar eta intereserako hezkuntza" eraikitzeko bidean.

Askotariko hizlariak izango dira aurtengo Herri Unibertsitate nazionalean ere, esaterako, Nantu Arroyo, Jose Castillo, Ani Perez, Roberto Fineschi, Jose Tapia eta Marcello Musto. Horiez gain, hainbat eragile eta antolakundek hartuko dute parte: Ekida arte ekimen sozialistak, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. Café Marxeko kideak ere izango dira gonbidatuen artean.

Bazkaltzeko aukera egongo da bi egunetan, eta kontzertuetarako tartea ere izango da. Otsailaren 17an, gainera, manifestazioa egingo dute 14:00etan, Edukiaren merkantilizazioaren aurrean, hezkuntza sozialista eraiki! lelopean.

Iaz Gasteizko campusean (Araba) izan zen Herri Unibertsitate nazionala, martxoan.

Hemen, aurtengo Herri Unibertsitate nazionaleko egitaraua:

Covid ziurtagiriaren erabilera luzatzeko eta hedatzeko eskaera atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak
Auzitegiak, oraingoan, ez ditu onartu Eusko Jaurlaritzak egindako bi eskaerak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, beraz, gaueko aisialdian eta 50 mahaikidetik gorako jatetxeetan eskatuko dute ziurtagiria.