AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurrera doa Errotxapeako Gaztetxearen aurkako prozesu judiziala

Martxoan zen egitekoa Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa, baina bertan behera geratu zen alarma egoeraren ondorioz. Dena den, aurrera doa auzibidea, eta desalojo arriskuan jarraitzen du gaztetxeak. Bestalde, Errotxapean azken hilabeteetan "jarduera politikoa burutzeagatik jasandako errepresioa" salatu dute gaztetxeko kideek.

Errotxapeako Gaztetxeko kideek abuztuaren hasieran jakinarazi zutenez, aurrera doa gaztetxearen aurkako prozesu judiziala. Izatez, martxoan egin behar zioten epaiketa, baina alarma egoera zela eta atzeratu zuten data. "Bizi izan dugun krisi honen aurretik, epaiketa geneukan, eta egoeragatik gelditu egin zen. Lasaitasun momentu hau ez da oso luzea izan eta 'normaltasun' berri honetan prozesuak aurrera jarraitzen duenaren berri izan dugu", adierazi zuten gaztetxeko kideek.

Espazioa une honetan itxita egon arren, martxan dira "udako zinema kritikoa" eta "autodefentsa gimnasioa". "Errepresio guztien gainetik, gure proiektuekin jarraituko dugu".

Errotxapeako Gaztetxeak iazko abuztuan egin zuen "erresistentzia martxan jartzeko deia", desalojo arriskuaren aurrean.

ERREPRESIOA ERROTXAPEAN

Bestalde, gaztetxeko kideek azken hilabeteetan Errotxapean (Iruñea, Nafarroa) "jarduera politikoa burutzeagatik jasandako errepresioa" salatu dute. Besteak beste, bederatzi pertsona identifikatu dituztela eta gazte bat komisaldegira eraman dutela diote, eta momentuz, sei isun heldu direla ere azaldu dute.

185.420 pertsona daude langabe gisa erregistratuta Hego Euskal Herrian
Abuztuan 2.000 lagun erregistratu dira langabe gisa Nafar Lansareren eta Lanbideren bulegoetan. Europar Batasunean %7,2ra igo zen langabezia-tasa uztailean; ehunekorik altuena 2018ko abuztutik.