AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurrera doa Trapagarango MFSren itxiera

Enpresako zuzendaritzak datozen asteetan kaleratuko ditu 106 langileak. Lanuztea egin zuten aurreko ostiralean.

Joan den urtarrilean eman zuten Trapagarango (Bizkaia) MFS Sintering enpresako beharginen egoera larriaren berri: likidazioan aurrera egin eta, enplegu-erregulazioko espediente baten bidez, lantokia ixteko eta 106 langileak kaleratzeko asmoa erakutsi zuen enpresako zuzendaritzak. Azken berrien arabera, jarrera berdinari eusten dio, eta aurreko ostiralean, hilaren 14an, sindikatuetako ordezkariekin bildu zen espedientearen inguruan hitz egiteko. ELAko sei delegatuk eta LABeko hiruk osatzen dute langile-batzordea.

Espediente horrekin aurrera jarraitzen badute, enpresak datozen asteetan bidaliko du kalera plantilla osoa, automobilgintzako fabrika zarratuta. Ostiralean, aipatutako bilera izan zen egunean bertan, egun bateko lanuztea egin zuten beharginek: goizeko 09:00etan elkarretaratu ziren lantegi aurrean.

2023an ere, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat aplikatzen saiatu zen enpresako zuzendaritza. Beharginak, ordea, neurriaren kontra mobilizatu ziren eta hura gelditzea lortu zuten.

Labrazako parke eolikoaren aurka mobilizatuko dira Oionen apirilaren 4an
"Labraza Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak eratutako Aixeindar sozietate publiko-pribatuari saldu zaio dagoeneko", salatu du Arabako Errioxa Bizirik plataformak. Labrazaren defentsan, "trantsizio energetiko honi ezetz" esango diote mobilizazio baten bidez.