AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurrera doaz Palestinarekin elkartasunez hasitako baraualdiak

Altsasun, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izaten ari dira barau kolektiboak. Biharko manifestazio nazional batera deitu du Palestinarekin Elkartasunak, Bilbon.

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, 24 orduko baraualdiak izaten ari dira une honetan, palestinar herriari elkartasuna adierazteko. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan atzo arratsaldean ekin zieten barauei, arratsaldeko 19:00etan, eta horretarako gune bana prestatu dute hiri bakoitzean, egitarau zabalekin. Altsasun, berriz, egun bat lehenago ekin zieten barau-egunei, eta txandaka ari dira hainbat lagun.

Palestinar erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin lelopean, aipatutako plataformak mobilizazio-deialdi nazional bat egin du biharko. Oraingoan ere Bilbon (Bizkaia) joko dute protestara: Jesusen Bihotzetik hasiko da manifestazioa, eguerdiko 12:00etan.

"En Irun hay mucha puta y mucho maricón", "Hay que meter el ejército en Cataluña"; EHUko irakasle faxistak egindako adierazpenetako batzuk
Ikasleen mobilizazioei esker, EHUk behin-behinean baztertu behar izan du Leioako irakasle faxista. Sare sozialetan zabaldu dituen mezuetako batzuk argitaratu dituzte bere ikasle izandakoek.