AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aurten ere jardunaldi nazional bat egingo du Itaiak

Ekainaren 4rako jarri du hitzordua, Hernanin. "Emakume langileon zapalkuntzaren gaineko analisiak egitea" eta "horri aurre egiteko ditugun erronka politikoen inguruan eztabaidatzea" da asmoa.

Bigarren urtez jarraian, Euskal Herri mailako jardunaldi bat antolatu du Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak. Ekainaren 4an izango da topaketa, Hernanin (Gipuzkoa). Iaz ere egin zuten halako jardunaldi bat ikasturte amaieran; ehunka pertsona bildu ziren Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa).

Itaiako kideek azaldu dutenez, jardunaldiaren helburua da emakume langileek jasaten duten zapalkuntzaren inguruko "analisiak egitea", baita "horri aurre egiteko ditugun erronka politikoen inguruan eztabaidatzea" ere. Gisa horretako ekimenen garrantzia azpimarratu du Itaiak, "sistema kapitalistan emakume langileon despolitizaziorako bitartekoak jartzen direlako, teoriarekiko eta politikarekiko ditugun interes eta gaitasunak oztopatuz".

Busturialdeko Zentro Sozialista zabaldu dute, Gernikan
Proletalgoaren autodefentsarako tresnak garatzeko eta antolakuntza gaitasunak handitzeko egingo dute lan espazioan. Hura atontzen arituko dira datozen egunetan.