AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Autobus gidari bati eraso diote Debabarrenan

Eibar-Gasteiz lineako erabiltzaile batek labanaz mehatxatu zuen langile bat joan den larunbatean. Gertatutakoa salatzeko, Avanza Movilidad enpresako langileen batzordeak mobilizazioa egingo du maiatzaren 14an, Donostiako Gipuzkoa Plazan. "Horrelako erasoak saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzea" eskatuko diete enpresari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Eibar-Gasteiz lineako autobus gidari batek eraso bat jasan zuen maiatzaren 8an, Soraluzen (Gipuzkoa) igo zen erabiltzaile baten partetik. ELA sindikatuak aditzera eman duenez, erabiltzailea "oihuka" sartu zen autobusean larunbat arratsaldean, "garraioaren zain 15 ordu" omen zeramatzala esanez. Beharginak, "lasaitzeko" esan eta "garaiz zetorrela" ziurtatu zion arren, "jarrera oldarkorra" izan zuen gizonezkoak, eta autobusean zeuden pertsonak iraindu zituen.


Geroz eta portaera bortitzagoa zuela ikusita, poliziari dei egin zion gidariak. Norabide berdinean beste linea bateko ibilgailuak pasatu ahala, autobuseko gainontzeko erabiltzaileak beste autobusen batera mugitzea erabaki zuen langileak, berak gertakarien parte eman zezan. Orduan, erasotzaileak labana bat atera zuen, eta "heriotza-mehatxuak" egin zizkion, baita haren familia osoar


Avanza Movilidad enpresako langile gipuzkoarrek elkarretaratzea egingo dute maiatzaren 14an Donostian (Gipuzkoa), 11:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinaren aurrean. "Garraio publikoko langileek bizi duten egoera" salatuko dute han, "lanpostuetan segurtasun handiagoa eta gertatutakoa bezalako gertaerak saihesteko neurri egokiak har daitezela" eskatzearekin batera.

Jabeak eskatuta Bilboko esku-hartzea atzeratu dutela esan du Desokupak
Istiluak sor zitezkeela eta, etxe kaleratzea atzeratzeko eskatu die jabeak, enpresa faxistaren esanetan. "Gauzak lasaiago" daudenean itzuliko direla argitu dute.