AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azaroaren 25ean, 25 herritan egingo ditu mobilizazioak Itaiak

Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraikitzera deituko dute Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean.

Urte honetan ere, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean kalea hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Oraingoan, azaroaren 25erako, Euskal Herri osoko 25 herritan antolatu dituzte mobilizazioak Itaiako kideek, iazko aldarri berdinarekin: Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki.

Zehazki, Gasteizen (Araba), Donostian (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Urnietan (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Arrasaten (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa), Lakuntzan (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Garesen (Nafarroa), Bilbon (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Durangon (Bizkaia) eta Baionan (Lapurdi) egingo ditu mobilizazioak Itaiak. Aurrerago zehaztuko dituzte deialdi guztien ordu eta toki zehatzak.

Iazko azaroaren 25ean, milaka lagunek hartu zuten parte Itaiako kideek lekuan leku antolatutako mobilizazioetan.

"Militantzia politikoaren defentsan eta errepresioaren aurka", Gaizka Astorkizagaren egoera salatu dute
Berriz epaituko dute 'Fito' Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta fiskaltzak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatzen du beretzat.