AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azaroaren 25erako mobilizazioak antolatu ditu Itaiak

Itaiak Euskal Herriko 29 herritan egingo ditu mobilizazioak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, 'Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki' lelopean.

Aurten ere mobilizazioak prestatu ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako, Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki aldarri modura hartuta. Hain zuzen, Euskal Herriko 29 herritan deitu dute mobilizatzera Itaiako kideek: Altsasun (Nafarroa), Azkoitian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Baionan (Lapurdi), Basaurin (Bizkaia), Beasainen (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Bermeon (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Durangon (Bizkaia), Elorrion (Bizkaia), Garesen (Nafarroa), Gasteizen (Araba), Gernikan (Bizkaia), Hernanin (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Lakuntzan (Nafarroa), Lekeition (Bizkaia), Lizarran (Nafarroa), Luhuson (Lapurdi), Mungian (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Tolosan (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa) eta Zumarragan (Gipuzkoa) egingo dituzte mobilizazioak.

Itaiak beharrezkotzat jo du "indarkeria matxista normalizatzen eta sostengatzen duen gizarte kapitalista gainditzea" eta hori helburu duen "antolakuntza sozialista eraikitzea".

Horren bitartez, emakume langileon babeserako zein erasotzaileei aurre egiteko eraginkorrak izango diren baliabideak sortu eta garatzen jarraituko dugu.

Parte hartu mobilizazioetan! pic.twitter.com/PYmSLNqeMA

— ITAIA (@itaiasarea) November 2, 2022
Aitor Esnaola preso politikoa ere berriz espetxeratu dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du legorretarrari ezarritako hirugarren gradua, aste honetan bertan Mikel San Argimirorekin egin bezala. Martutenen sartu dituzte biak.