AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azidoarekin eraso diote pertsona etxegabe bati Biarritzen

Larri zauriturik dago gizona. Dirudienez, pertsona batek egin dio eraso; azidoa erabilita erre eta jipoitu egin du.

Atzo, goizaldeko 04:00ak aldera, gizon etxegabe bati eraso zion pertsona batek Biarritzen (Lapurdi). Antza, azidoa botata erre zuen gizona, eta jipoitu egin zuen.

Biarritzeko poliziek larriki zauriturik topatu zuten erasotua, eta larrialdi-zerbitzuetako langileek artatu zuten. Bordeleko Pellegrin zentroan ospitaleratu zuten gero.

Erasoa izan eta ordu gutxira atxilotu zuten erasotzailea. Ikerketa bat jarri du martxan Baionako fiskaltzak; dirudienez, hilketa saiakera egotziko diote atxilotuari.

Bilatortako Omega zurrategiko langileek jasandako intimidazioa eta jazarpena salatu dituzte
Behargin bati lan-baldintzak aldatzeagatik epaitu dute enpresa aste honetan, eta prozesu horren erdian, langileek erabiltzen dituzten bulegoak miatu ditu zuzendaritzak. Besteak beste, langile batzordeak landutako dokumentazioa miatu dute, eta gutxienez ordenagailu bat eraman dute.