AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Azpiko inflazioak gora eginda amaitu da 2022. urtea

Abenduan %5,8ra jaitsi da urte arteko inflazioa, baina urritik hiru hamarren egin dute gora prezioek eta %6,9ra igo da azpiko inflazioa. 2022an maximo historikoetan izan da Kontsumorako Prezioen Indizea.

Kontsumorako Prezioen Indizeari (KPI) buruzko abenduko datuak aurreratu ditu Espainiako Estatistika Institutuak (INE). Badirudi %6,8tik %5,8ra jaitsi dela urte arteko inflazioa eta, beraz, urtebetean %5,8 igo direla kontsumorako prezioak. 2022ko urtarriletik, %6tik gorakoa izan da urte arteko inflazioa, eta maximo historikoak gainditu ditu aurten. 2022ko uztailean jo zuen goia, %10,8an kokatu zenean. Ordutik behera egin du indizeak, eta %5,8an amaitu du urtea. Antza, elektrizitatearen prezioek eragin dute aurreko hilabeteko leuntze hori, iazko abenduan baino gutxiago igo direlako. Erregaien kostuan ere iazko abenduan baino jaitsiera handiagoa izan da.

Hala ere, hilabeteen arteko bilakaerari erreparatuz gero, aurtengo azarotik abendura bitartean gora egin dute prezioek, hiru hamarren. Gainera, azpiko inflazioaren indizeak datu kezkagarriak utzi ditu: %6,3ra igo zen azaroan, eta %6,9ra heldu da abenduan. Epe luzera begirako joera egonkorragoa erakusten du azpiko inflazioak, ez baititu aldakorrak diren prezioak kontuan hartzen; esaterako, energiarenak edo elikagai freskoenak. Indize horrek erakusten du, urte harteko KPIak behera egin duen arren, indarrean jarraitzen duela eta jarraituko duela garai inflazionistak.

Handia da abenduko urte arteko inflazioaren (%5,8) eta azpiko inflazioaren (%6,9) arteko aldea, 2020ko urritik erregistratutako handiena, hain justu. Elikagaien prezioei buruzko azken datuen arabera, %15 baino gehiago igo dira urtebetean, eta maximo historikoetan daude.

Israelgo Armadak bi gazte palestinar erail ditu Zisjordanian, sarekada batean
Tiroz hil dituzte 21 eta 17 urteko bi gazte, eta zortzi lagun zauritu dituzte; horretaz gain, hainbat etxe eraitsi dituzte. Israelgo indarrek gutxienez 170 palestinar hil zituzten Zisjordanian 2022an, eta inoizko urterik odoltsuenetako bat izan da Palestinako lur okupatu horietan.