AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Badr meskitari eraso diote Bilbon

Astelehen gauean izan zen erasoa Santutxuko Fika kaleko meskitan. Atea eta leihoak puskatu zituzten.

Eraso egin diote Bilboko (Bizkaia) Badr meskitari, Santutxu auzoko Fika kalean. Astelehen gauean izan zen erasoa, eta atea eta leihoak apurtu zituzten, objektu gogorrekin jota.

Ez da Euskal Herrian meskita bati eraso egiten dioten lehenengo aldia. Gasteizen (Araba), adibidez, "Alah Satan da" eta "Parasito hiltzaileak" zioten margoketak egin zituzten hainbat faxistak 2016an. Ikur naziak ere egin zituzten, bai eta atarian txerri haragia eta odola bota ere.

Baionan (Lapurdi), berriz, militar ohia eta Fronte Nazionaleko (gaur egungo Rassemblement National, RN) hautagaia zen faxista batek eraso bat egin zuen 2019an: sute bat eragin zuen Baionako meskitako sarreran, eta bi gizoni tiro egin zien. Larriki zauritu zituen biak, eta pistola bat, fusila eta granada bat topatu zituzten erasotzailearen etxean.

Ertzaintzak gazte bat jazarri du Portugaleten, pegatina bat dela-eta
"La mejor bandera, sin cipayos la trainera. Aupa Jarrillera. 1312" dioen pegatina bat zeraman gazteak, eta hainbat ertzainek inguratu zuten komunera bakarrik joan zenean. Iraindu, umiliatu, mehatxatu eta isundu egin zuten.