AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionan izan den azken bortxaketa salatu du Itaiak

Aurreko asteburuan emakume bat bortxatu zuten Baionan, eta, horren harira, protestara deitu zuen Itaiak: larunbat eguerdian elkarretaratu ziren, 'Indarkeria matxista oro borrokatu' lelopean.

Joan den ostegunean hainbat hedabidek jakinarazi zutenez, aurreko asteburuan emakume bat bortxatu zuten Baionan (Lapurdi). Erasoa salatu eta protesta egitera deitu zuen Ipar Euskal Herriko Itaiak. Beraz, pasa den larunbat eguerdian, elkarretaratze bat egin zuten Baionan, Indarkeria matxista oro borrokatu aldarripean.

"Erasotuei babesa antolatzea dagokigu, instituzio burgesek ez dituztelako emazte langileen interesak defendatzen", adierazi zuten larunbatean Itaiako kideek.

Voxen ekitaldi baten kontra, protestara atera dira Bilboko San Frantziskon
Aurreko ostiralean propaganda egiteko gune bat jarri zuen Vox alderdiak Bilboko San Frantzisko auzoan, eta jende ugari bildu zen han protesta egiteko. Poliziaren presentzia nabarmena izan zen hainbat orduz.