AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionan izandako azken bortxaketa salatu du Itaiak

Emakume bat bortxatu zuten aurreko astean Xingar Ferian, eta Itaiak protesta bat egin zuen atzo, Herriko Etxe aurrean.

Apirilaren 10etik 13ra bitartean izan da azken Xingar Feria Baionan (Lapurdi), eta, atzo jakinarazi zutenez, emakume bat bortxatu zuen gizon batek ostiral goizaldean. Erasoa salatzeko, protestara deitu zuen Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak: elkarretaratze bat antolatu zuen atzo arratsalderako, 18:30ean Baionako Herriko Etxe parean. Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean mobilizatu ziren.

Itaiako kideek babes osoa adierazi zioten erasotua izan den emakumeari, eta adierazi zuten "indarkeria matxistren kontra borroka egiten" jarraituko dutela. Hala, borrokara batzeko deia luzatu zuten.

Osakidetzak eskainitako "alternatiba faltsuak" salatu ditu Donostiako Doako Parkinga Denontzat plataformak
Alternatiba horiek ez erabiltzearen errua langileei bota die Osakidetzak. Plataformak seinalatu du, baina, hura eta instituzioak direla langileek "lanpostura heltzeko" eta pazienteek "osasun-arretara heltzeko" dituzten "mugen erantzuleak".