AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionan, pertsona migranteen aurkako sarekada bat egin dute

Dozena bat lagun atxilotu zituen ostegunean Frantziako Poliziak, tartean, adin txikikoak. "Operazio lotsagarri hau gogorki salatzen dugu, eta erantzukizuna eskatzen diegu agintari arduradunei", adierazi dute hainbat kolektibok.

Aurreko ostegunean, otsailaren 6an, pertsona migranteen aurkako sarekada bat egon zen Baionan (Lapurdi). Pausa harrera-eremuaren eta autobus-geltoki baten atzean izan zen polizia-operazioa: dozena bat lagun atxiki zituen Frantziako Poliziak eta atxilo eraman zituen, tartean, adin txikiko zenbait. Itxura denez, Baionako prokuradoreak eskatu zuen operazioa egin zedila.

Hainbat kolektibok eta sindikatuk eman dute gertatutakoaren berri, eta azaldu dute "lotsagarria eta gizatasunik gabea" izan zela sarekada. "Operazio lotsagarri hau gogorki salatzen dugu, eta erantzukizuna eskatzen diegu agintari arduradunei", gaineratu dute.

Tolosan, eraso faxista bat jasan du militante sozialista batek
Faxista talde bat propaganda jartzen ari zela, aurre egin zien militante sozialistak, eta piperbeltz espraia botaz eraso zioten.