AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bajadikako 27ekin elkartasunez mobilizatuko dira gaur Lizarran

Udaletxe aurrean elkarretaratuko dira 20:00etan, hurrengo astean deklaratu beharko baitute auzipetutako 27 pertsonek, udalaren autoritarismoaren aurka protesta egiteagatik.

Apirilaren amaieran jakinarazi zuten modura, Lizarrako (Nafarroa) 27 pertsona auzipetuta daude, iazko Puyko Bajadikan aldarri politikoak egiteagatik. Hurrengo astean deklaratu beharko dute epailearen aurrean, maiatzaren 22tik 23ra bitartean hain zuzen ere.

Auzipetuekin elkartasunez, kontzentrazio bat egingo dute gaur arratsaldean, 20:00etan: Lizarrako udaletxearen aurrean izango da protesta, Bajadikako prozesua eten. Ni ere izan nintzen lelopean. Izan ere, prozesua "bertan behera utzi" dezatela exijitzen dute, eta "pertsona bakar batek ere ez dezala inolako ondorio ekonomikorik edo penalik jasan, Lizarrako Udaleko gobernu-taldearen erabaki autoritarioen aurka protesta egiteagatik".

2024ko Bajadikan, udalak (UPN) txosnei jarritako debekua eta udal-gobernuaren jarrera autoritarioa salatzeko mobilizatu zen jende andana, eta horregatik ireki zuten haietako batzuen kontrako prozesu judiziala. 27 lagun daude ikerketapean, "desordena publikoak" eragitea leporatuta.

Horiek horrela, Bajadikako 27ak izena daraman plataformak "prozesuaren burokraziaren atzean ezkutatzen den indarkeria" gaitzetsi du; baita "protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa" eta "jai-gune autogestionatuak" aldarrikatu ere. Gogorarazi du, bestalde, hurrengo astean bertan epaituko dituztela Raimundo el Canastero musika-taldeko kideak, udalaren jarrera autoritarioa salatzeko egindako Beef D'Alda abestiagatik.

Selektibitatearen eta Baxoaren aurka mobilizatuko da IA ekainean
Ekainaren 3an, 4an eta 6an izango dira elkarretaratzeak, unibertsitaterako sarbide-probei ezetz esateko.