AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baldintzapean aske geratu da Roberto Lebrero preso politikoa

22 urte baino gehiago egin ditu preso, eta etxean ari zen zigorra betetzen iazko otsailetik.

22 urtez gatibu izan ostean, baldintzapean aske utzi dute Roberto Lebrero preso politiko gasteiztarra. 2001eko urrian espetxeratu zuten, eta 2020ra arte ez zuten Euskal Herrira hurbildu; Sevilla II-tik Burgosera, hain zuzen ere. Handik zenbait hilabetera tokialdatu zuten Zaballako (Araba) kartzelara.

Hirugarren graduan sartu zuten 2022ko urrian, eta etxean ari zen zigorra betetzen 2023ko otsailetik. Espetxe Zaintzako Epaile Zentralak igorri du Lebrero baldintzapean aske uzteko ebazpena.

Zisjordanian, eremu gehiago okupatuko dituzte kolono sionistek
2005ean, Zisjordaniako lau eremutan jarri zieten betoa kolonia sionistei, baina debeku hori atzera bota dute agintaritza sionistek. Otsailetik hona, Zisjordaniako 1.097 hektarea izendatu dituzte sionisten estatu-eremu gisa, okupazio-egonleku berriei bide egiteko. 90eko hamarkadatik izan den inbasiorik handiena izaten ari da aurtengoa.