AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldon, gutxienez 140 lagun bizi dira kalean

Berri Otxoakek salatu duenez, kale-egoeran dauden pertsonen %20 baino ez ditu hartzen Barakaldoko udal-aterpetxeak.

Barakaldon (Bizkaia) soilik, 140 bat lagun bizi dira kalean baldintza txarretan, Berri Otxoak kolektiboaren esanetan. Herenegun, elkarretaratze bat egin zuen Barakaldoko udaletxearen aurrean, etxerik gabeko pertsonen egoera salatzeko eta guztientzako etxebizitza-eskubidea aldarrikatzeko.

Ecuador Etxea-k jaso duenez, esku-hartze sozialerako taldeek azaldu dute 28 lagunentzako plazak dituela Lasesarreko udal-aterpetxeak. Beraz, Barakaldon kale-egoeran dauden pertsonen %20 besterik ez dituzte hartzen bertan. Gainera, araudiaren arabera, pertsona bakoitzak hiru hilean astebete baino ezin du igaro aterpetxe horretan, eta babesik gabe uzten ditu gainerako egun guztietan.

Eguneko arreta-zerbitzua ere leporaino dagoela jakinarazi dute, eta 100 lagunek baino gehiagok igaro behar izaten dutela eguna kalean, oinarrizko bizi-baliabiderik gabe. Berri Otxoaken esanetan, bereziki larria da kale-egoeran dauden emakumeen kasua: urtebete baino gehiago darama itxita etxerik gabeko emakumeentzako aterpetxeak.

Berri Otxoakeko kideek, hala, Barakaldoko Udalari exijitu diote "herriko etxerik gabeko pertsona guztiei irtenbide eta etxebizitza duina eskain diezaiela", eta udal-arduradunei eskatu diete "premiaz jardun dezatela, etxerik gabeko inor kalean egun bakar batez ere bizi ez dadin".

Kaosa Gazako laguntza-banaketan, Israelek eta AEBek sustatutako sistema pribatua tarteko
Banaketaren lehen egunean, palestinar bat erail eta beste 50 zauritu zituzten tiroz. AEBek eta estatu sionistak sortutako fundazio bat ari da banaketaz arduratzen, baina NBEk eta EBk berak diote arriskutsua izaten ari dela sistema.