AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Basauriko udal-garbitzaileak borrokan, ez ordaintzeen kontra

OHL-UTE Basauriko Eraikinak Garbi enpresa arduratzen da udaleko garbiketa-zerbitzuaz, eta azpikontratatutako langileek baldintzen "okerragotze sistematikoa" eta "atzera-egitea" salatu dituzte. Azaroan jo zuten protestara, eta gaur elkarretaratze bat egingo dute berriz udaletxe aurrean, adostutako lan-baldintzak errespeta ditzatela exijitzeko.

Basauriko (Bizkaia) udal-garbiketako beharginek denbora daramate soldaten ordainketan atzerapenak edo ez ordaintzeak jasaten. Udalak OHL-UTE Basauriko Eraikinak Garbi dauka kontratatuta garbiketa-zerbitzurako, eta euren lan-baldintzen defentsan borrokan ari dira azpikontratatutako beharginak.

Lan-baldintzen "okerragotze sistematikoa" eta "atzera-egitea" salatu dituzte langileek. LAB, ELA eta ESK sindikatuek osatzen dute langile-batzordea, eta azaldu dute enpresak arau-hauste larriak egiten dituela beharginen kontura. Esaterako, lanaldia behar baino gehiago luzatzen die, atzerapenak edo ez ordaintzeak izaten dira soldatetan, ez ditu aplikatzen aurretik adostutako soldata-hobekuntzak, ez ditu langileen ordezkariak informatzen, eta gabeziak ditu enpresaren laneko materialak, besteak beste.

Beharginek, bestalde, Basauriko Udalari ere eskatu diote "bere betebeharrari" erantzuteko. Garbiketa-zerbitzuak, azpimarratu dutenez, ez du "behar bezala funtzionatzen". Azaroaren 27an eta 28an protestak egin zituzten udaletxe aurrean, eta gaur, asteazkenean, berriro elkarretaratuko dira, euren lan-baldintzak errespeta ditzatela exijitzeko.

"Mairuekin ez daukazue potrorik", oihukatu zien ertzain batek bere lankideei Bilbon
Voxen kontzentrazio batean parte hartzen ari zen ertzaina, PSOEren egoitza aurrean. Lanetik kanpo zegoen arren, akreditazio profesionala erakutsi zuen zigorren bat ekiditen saiatzeko.