AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Basoko lanetan ari zen behargin bat eraila Muxikan

Azken egunetan hiru langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, eta urtea hasi zenetik, gutxienez 31k.

Beste lan-heriotza baten berri eman dute gaur goizean, hain zuzen, Muxikan (Bizkaia). 09:00ak aldera, lan-istripu bat izan du basoko lanetan ari zen behargin batek, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu arren, han zendu da zauritua. Oraindik ez dute jakinarazi zerk eragin duen istripua.

Azken egunetan gutxienez hiru beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, aurreko ostiralean, uztailaren 2an, bi langile erail baitzituzten lan-istripuz. Durangon (Bizkaia) hil zen langileetako bat, eta Erriberrin (Nafarroa) beste bat. Gaurko heriotzarekin, gutxienez 31 dira urtea hasi zenetik Euskal Herrian zenbatu dituzten lan-istripuak.

Emakume bat labankadaz erail du gizon batek Murtxanten
Gizonezkoak 10:00ak aldera hil du emakumea auto baten barruan, eta ihes egin du gero. Emakumearen ahizparen bikotekide ohia da hiltzailea.