AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat eraila Galdakaon, urteko hamargarrena gutxienez

Galdakaoko GHI Hornos Industiales lantegian, pieza batek azpian hartu du 40 urteko langile bat, eta bertan hil da. Urtea hasi zenetik, gutxienez hamar langile erail dituzte haien lanpostuetan.

Gaur, otsailak 3, 40 urteko langile bat erail dute Galdakaon (Bizkaia). GHI Hornos lantokian jazo da lan istripua; pieza bat erori zaio gainera langileari, eta bertan zendu da. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

2020. urteko aurreneko hilabetean, urtarrilean, bederatzi izan ziren haien lanpostuetan eraildako langileak. Hala, gaurkoarekin, gutxienez hamar dira aurtengo hilketak.

Donostiako Ikasle Eguna izan zen larunbatean Añorgako Gaztetxean
Hitzaldiekin hasi zuten Ikasle Eguna Añorgan; kapitalismoaren oinarrien inguruan jardun zuten lehenengo, eta hipersexualizazioaren inguruan gero. Afariaren osteko eitaldi politikoan, "antolakuntzaren eta borrokaren beharra" azpimarratu zuten Ikasle Abertzaleakeko kideek, "errealitatea ulertzeko, bertan eragiteko eta epe motz zein luzerako baldintza politikoak" ezartzeko. Ikasle autodefentsa sareen zein sare horien elkarlanaren beharraren inguruan ere hitz egin zuten, "adierazpen zapaltzaile ezberdinen aurrean" defendatzeko eta garaipen errealak lortzeko tresna direla azalduta.