AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bere aurreneko Ikerketa Estrategikoa aurkeztu du ISIk

Euskal Herriko klase sozialen kuantifikazioari buruz egindako ikerketa argitaratu du jada institutu marxistak. Ondorio nagusiak jendaurrean aurkeztu zituen aurreko ostiralean, Bilbon.

Ikerketa Sozialisten Institutuak (ISI) hilabete honetan jakinarazi du Ikerketa Estrategikoen argitalpen-ildo bat izango duela martxan. Ikerketa horietatik lehena argitara atera du jada: hurbiltze-saio bat egin du Euskal Herriko klase sozialen kuantifikaziora, "proletariotzaren eta proletarizazioaren gaineko analisi" baten barruan. ISIren web-orrian irakurgai dago aurreneko argitalpen hori, osorik.

Aurreneko ikerketa horren ondorio nagusiak aurkezteko, saio bat egin zuten ISIko hainbat kidek aurreko ostiralean. Arratsaldez, La Bolsan egin zuten aurkezpen-saioa. Ondorio nagusien artean, institutu marxistak jakinarazi du proletarioa dela Hego Euskal Herriko biztanleriaren %56.

Joan den urtarrilean aurkeztu zuten ISI, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren (EHKS) ikerketa aurreratuen erakundea. Bi helburu nagusi ditu institutuak: "Estrategia Sozialista Berriaren funtsatze teorikoan aurrera egitea", eta "EHKSren ildo politikoa taktikoki zehazteko euskarri zientifikoa izatea".

Ertzaintzak dio Astigarragan hildako pertsonak "bere buruari egin" zizkiola lesioak
Lesio motak eta irudiek gezurtatu egiten dute Segurtasun Sailaren bertsioa. BIZKOR unitateak parte hartu izana ere ukatu du Jaurlaritzak.