AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz atzeratu dute Urrutikoetxearen aurkako epaiketa

Berez, asteazken honetan egitekoa zen Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa, martxoan atzeratua izan ondoan: 2010-2013 artean ETAko kide izatea leporatzen diote. Dena den, fiskaltzak berriro gibelatu du epaiketa, 2021. urteko ekainera.

Urrutikoetxearen aurkako epaiketa atzeratu dute berriz, eta ez da lehen aldia 2019an Frantziako Alpeetan atxilotu zutenez geroztik. Hasiera batean, urte berean egitekoa zen epaiketa, baina 2020ko martxora atzeratu zuten. Dena den, prozedura akatsak tartean, berriro atzeratu zuten eguna, asteazken honetara. Azken hau ere gibelatu egin dute azkenean, ordea, 2021eko ekainera. Epaiketa atzeratzeko arrazoiak dira, besteak beste, COVID-19ak sortutako egoerak ez duela baimentzen ahozko lekukoak auzira etortzea atzerritik.

Auzi honetan, 2010-2013 artean ETAko kide izatea egozten diote. 2019ko irailean lortu zuen baldintzapeko askatasuna Urrutikoetxeak, eta eskumuturreko telematikoaren bidez kontrolatzen dute egun.

2017an epaitu zuten auzi honegatik, bera ihesean zegoenean. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina atxilotu zutenean eskatu zuen berrikuspen bat. Horixe da orain martxan dagoena. Bestalde, Espainiako Estatuak haren aurka egindako estradizio eskakizunei ere aurre egin beharko die oraindik.

Sexu-eraso bat salatu dute Bermeon
Aurreko larunbatean, hilak 17, izan zen sexu-erasoa Bermeon.