AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz espetxeratu dute Mikel San Argimiro preso politikoa

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak San Argimirori ezarritako hirugarren gradua, eta Martutenen kartzelaratu dute berriz donostiarra. 20 urte eta erdi daramatza preso.

Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean preso sartu dute berriz Mikel San Argimiro, bigarren graduan. Izan ere, Fiskaltzak helegite bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak donostiarrari ezarritako hirugarren graduaren kontra, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin du; hortaz, hirugarren gradua baliogabetu eta bigarren graduan sartu dute berriz. 20 urte eta erdi daramatza gatibu San Argimirok, eta iazko urte hasieran bete zituen kartzela-zigorraren hiru laurdenak.

Espainiako Gobernuak 2021eko otsailean besterendu zizkion Eusko Jaurlaritzari espetxe politikari lotutako hainbat eskumen; tartean, hirugarren graduak ezartzeko eskumena. Azken lau hilabeteetan, Espainiako Auzitegi Nazionalak lau aldiz bota ditu atzera Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak aplikatutako hirugarren graduak; hain zuzen, IƱaki Bilbao, Gorka Martinez, Xabier Atristain eta, azkenik, Mikel San Argimiro preso politikoei jarritakoak.

Dirudienez, hirugarren graduan sartu dituzten beste zortzi preso politikoren egoera dago kolokan, aztergai baitaude Fiskaltzak aurkeztutako beste zortzi helegite. Auzitegi Nazionalak erabakiko du helegite horiek onartu edo ez.

Deklaratzeari ekin diote martxoaren 24ko ikasle greban Gasteizen atxilotutako gazteek
Gasteizko campusean 34 ikasle atxilotu zituzten IAk martxoaren 24rako deitutako greban, eta "desordena publikoak" eragitea leporatzen diete. Urtarrilera bitartean deklaratu beharko dute.