AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz espetxeratuko dute Asier Ezeiza, beste hemeretzi urtez

Hamabi urtez izan dute gatibu jada, baina beste zigor bat betearazteko kartzelaratuko dute gaur. 2008an atxilotu zuten Frantziako Estatuan, eta 2020an Espainiaratu zuten.

Espetxera itzuli beharko du gaur Asier Ezeiza Xaxi hernaniarrak. Aurretik ere izan dute preso hamabi urtez, Frantziako Estatuan. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurtengo epai bat tarteko, Espainiako Estatuan kartzelaratuko dute orain. Oraingoan, hemeretzi urteko kartzela-zigor bat bete beharko du.

2008an atxilotu zuen Ezeiza Frantziako Poliziak. ETAko kide izatea leporatuta izan zuten preso Frantziako Estatuko hainbat espetxetan, hamabi urtez. Espainiako Estatuan, ordea, bi auzi zeuden bere kontra irekita, eta Espainiaratu egin zuten 2020an. Bi auzietako batean (hotel batzuen kontrako ekintzei loturikoa) hernaniarra errugabetzat jo zuen Auzitegi Nazionalak, eta, beraz, aske utzi zuten 2020ko maiatzean.

Kalean izan da ordutik, baina Auzitegi Gorenak indargabetu egin zuen Auzitegi Nazionalaren ebazpena, Ezeizaren errugabetasun epaia kolokan jarriz. Aurten, gainera, bigarren auziari buruzko epaia eman dute argitara: hemeretzi urteko espetxe-zigorra jarri diote, Juan Priede PSEko zinegotziaren hilketan parte hartu zuten ETAko kideei "laguntza ematea" egotzita. Zigor hori betearaziko diote orain.

Gasteizko La Comarcan jasandako eraso arrazista salatu du jatorri afrikarreko gizon batek
Ordu-erdiz ilaran itxaron ostean, jatorri afrikarreko bi gizoni ez zieten utzi La Comarca pubera sartzen, "beltzak izateagatik".