AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste bi lan-heriotza astebetean, Muxikan eta Altzürükün

Iturri sindikalen arabera, gutxienez 41 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.

Uztailaren 18an eta 23an izandako bi lan-heriotzaren berri eman dute duela gutxi Euskal Herrian. Aurreko asteazkenean, hilaren 23an, Muxikan (Bizkaia) galdu zuen bizia Irungo (Gipuzkoa) garraiolari batek: zamatze-lanetan ari zela, makina batek kolpatu zuen behargina, eta ordu gutxira hil zen zaurien ondorioz. Azpikontratatutako garraio-enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean, eta Ebaki konpainian ari zen beharrean une horretan.

Bost egun lehenago, hilaren 18an, Zuberoan galdu zuen bizia laborari batek. Altzürükün zuen baserria 49 urteko gizonak, eta, antza denez, irauli egin zen gidatzen ari zen traktorea. Istripua izan ondotik aurkitu zuten hilik, gaueko 23:30ak aldera.

Euskal Herrian, iturri sindikalen arabera, gutxienez 41 langile hil dira aurten soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Lizarrako Udalaren autoritarismoa salatu dute beste urte batez txosnen antolatzaileek
Gainean dira Lizarrako jaiak, baina aurten ere txosnak debekatu ditu UPNren udal-gobernuak.