AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste hiru eraso matxista salatu zituzten atzo sanferminetan

Emakume bati eraso diote bi gizonezkok, eta beste bati hirugarren gizon batek. Gainera, kalean emakume bat kolpatu zuen gizonezko batek; berekiko urruntze-agindu bat du. Lesakan ere jo du emakume bat gizon batek.

Bederatzi erasoren berri eman dute Iruñean (Nafarroa) sanferminetako lehen egunetan. Salaketek, gainera, ez dute etenik: atzo, uztailaren 9an, beste hiru eraso salatu zituzten bi emakumek.

Goizeko 05:00etan izan zen erasoetako bat, Estafeta kalean. 27 urteko bi gizonek ukituak egin zizkioten 17 urteko neska bati. Erasotzaileak identifikatu ondoren, atxilotu egin zituzten.

Beste erasoa gauerdian jazo zen, Comedias kalean. 47 urteko gizon batek emakume bat lepotik heldu zuen, eta musu ematera behartu. Bi aldiz gertatu zen berdina, eta emakumeak erasoa salatu ostean atxilotu zuten gizona, Gaztelu Plazan.

Bestalde, emakume bat kolpatu zuen kaletik berekin zihoan gizonezko batek. Berekiko urruntze-agindu bat dauka indarrean, eta atxilo eraman zuten erasotzaile hori ere.

Lesakan (Nafarroa), gainera, laugarren eraso baten berri eman dute: emakume bati kolpeak eman zizkion kalean gizon batek.

1.000 lagunek baino gehiagok jo dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarengana ikasturte honetan
Euskal Herriko hamaika hiriburutan eta eskualdetan ari dira lanean Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta 1.000 pertsonari baino gehiagori bermatu diete nolabaiteko babes bat: kontsultak, aholkularitza juridikoa, salaketa-kanpainak, eta abar. Kasu horiek aztertu dituzte sindikatuetako kideek.