AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste itxiera bat automobilgintzan, oraingoan Tuterako Nano Automotiven

Likidaziora jo eta berehala itxiko dute fabrika, 120 langileak kalean utziz. "Eskari falta" argudiatu du enpresako zuzendaritzak.

Tuterako (Nafarroa) Nano Automotive fabrikaren berehalako itxiera iragarri du enpresako zuzendaritzak. Automobilgintzarako errodamendu-uztaiak ekoizten dituzte bertan, eta zuzendaritzak esan du "modu drastikoan murriztu" dela "bezeroen eskaera". Hori argudiatu du lantokia zarratzeko eta 120 langileak kaleratzeko erabakiaren berri ematean.

Eta badirudi, gainera, berehala egingo duela. "Enpresaren likidazioa eskatzera behartuta ikusten dugu gure burua, eta gaur bertan gauzatuko da hori", dio zuzendaritzak, plantillari helarazitako gutunean. Azaldu du fabrika ixteko "dagokion legezko prozedurari" ekingo diola, eta "etorkizuneko erabaki guztiak Konkurtso Legeak zehazten duen moduan hartuko" dituela.

Euskal Herrian, automobilgintzako beste enpresa baten itxiera iragarri dute azken egunetan: OƱatiko (Gipuzkoa) Stadler. Azterketa ugaritan seinalatzen ari dira Europako eta, nagusiki, Alemaniako automobilgintzan izaten ari den krisia, eta horren erakusle dira Mercedes edo Volkswagen enpresetako murrizketak. Gasteizko (Araba) Mercedesen, behin-behineko 180 langile botako dituzte.

Tolosan, eraso faxista bat jasan du militante sozialista batek
Faxista talde bat propaganda jartzen ari zela, aurre egin zien militante sozialistak, eta piperbeltz espraia botaz eraso zioten.