AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste lan-gatazka bat irabazi du Iruñerriko LASek

Meson de la Nabarreriako langile ohi batek bere lan-kontratuan jasotzen zirenak baino askoz ere ordu gehiago egiten zituen lanean, eta ez zizkioten ordu estrak, jaiegunak, oporrak edota plusak ordaintzen. LASek esku hartuta, langileari zor dioten diru guztia epeka ordainduko diote nagusiek.

"Garaipen txiki berri bat" Iruñerrian (Nafarroa), Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sarearen eskutik. Meson de la Nabarreria tabernan urtebetez aritu zen langile batek hainbat gehiegikeria jasan zituen nagusien partetik: bere lan-kontratuan finkatzen ziren lanorduak baino askoz ere gehiago egin zituen lanean eta, gainera, ez zizkioten hainbat zenbateko ordaindu; hala nola, ordu estrak, jaiegunak, igandeak, oporrak eta gaueko plusak. Lan egindako ordu gehienak, gainera, ez zituen kotizatu.

Hori guztia zela-eta, LASengana jo zuen beharginak, eta hainbat exijentzia egin zizkieten Meson de la Nabarreriako nagusiei. "Lan antolatuari esker", eskaera horiek betetzea lortu dute: langile ohiari zor dioten diru guztia ordainduko diote, epeka. Hala, bukatutzat eman du lan-gatazka hori LASek.

"Garaipen berri horrek mahai gainean jartzen du langileon antolakuntzaren indarra. Krisiak sortutako isolamenduaren eta ziurgabetasunaren aurrean, alternatiba bakarra langileon arteko elkarlana eta lankidetza sustatzea da, nagusien inpunitateari aurre egin ahal izateko", adierazi dute LASeko kideek. "Garaipenak garaipen, gehiegikeria horiek ahalbidetzen dituen sistemari aurre egin behar diogu, soilik elkarrekin antolatuz lortuko baitugu gehiegikeria horiekin amaitzea", gaineratu dute.

🔴Garaipen txiki berri bat.
Aurre egin diezaiogun nagusien inpunitateari!

🔴Una nueva pequeña victoria.
¡Hagamos frente a la impunidad de los jefes! pic.twitter.com/TtoHulqfgs

— Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sarea (@autodefentsare) February 15, 2023
Ukrainara armak presaz bidaltzeko eskatu die aliatuei NATOk
Armak eta munizioa Ukrainara azkar bidaltzea premiazkotzat jo du NATOko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek. Ukrainari gudurako hegazkinak ere eskaintzea jarri du mahai gainean aste honetan. Armen ekoizpena eta gerrarako gaitasunak nola indartu ari da pentsatzen NATO.