AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat eraila Basaurin, teilatu batetik erorita

Acenomar enpresako teilatutik jausi da behargina. Hainbat iturri sindikalen arabera, aurten soldatapean lanean ari zela bizia galdu duen hogeita laugarren langilea da.

Beste lan-heriotza baten berri eman dute gaurkoan: oraingoan, Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti industrialdean galdu du bizia langile batek. Acenomar lantegiko teilatutik lurrera erori da goizeko 10:00ak baino lehen, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Bertan hil da.

ELA sindikatuak emandako datuen arabera, erailketa berri honekin, gutxienez 24 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian. Duela hiru egun Adunan (Gipuzkoa) galdu zuen bizia langile batek, soldatapean lanean ari zela, bihotzekoak emanda.

Hurrengo egunean, maiatzaren 11n, gutxienez bi behargin zauritu ziren gurean, Durangon (Bizkaia) bata eta Azpeitian (Gipuzkoa) bestea.

Gipuzkoako egoitzetako langileek bi egunez egingo dute greba berriz
Maiatzaren 20an eta ekainaren 14an joko dute grebara, hitzarmen berri baten eta lan-baldintzak hobetzearen alde. Aldundiak esku hartzeari uko egiten diola eta egoerari entzungor egiten jarraitzen duela salatu dute, bai eta grebari eusteko prest daudela ohartarazi ere.