AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat eraila Lezon, urteko hogeita hamargarrena

Iragan ostiralean, behargin bat eraila izan zen Lezon, soldatapean lanean ari zela. Aurten gutxienez 30 langile hil dituzte Euskal Herrian. Bihar elkarretaratzea egingo dute Ipintza industrialdearen sarreran.

Pasa den ostiralean, abuztuak 30, hedabideek jakinarazi zuten 26 urteko langile bat erail zutela Lezon (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu zuenez, Ipintzako industrialdean gertatu zen erailketa; hain zuzen, Kuluxka enpresan, zendutako gaztea Recacor enpresako behargina izan arren. Soldatapean lanean ari zela, gurpil pneumatiko bat lehertu zen, eta eztandaren ondorioz hil zen. Urrotzeko (Nafarroa) bizilaguna zen.

Ez du etenik eraildako langileen kontagailuak. Irailean gaude, eta dagoeneko, gutxienez 30 dira Hego Euskal Herrian hil dituzten beharginak.

Elkarretaratzea bihar

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar, Ipintza industrialdearen sarreran. 11:30ean jarri dute hitzordua.

Apoyos Metalicos enpresako 73 langile kaleratze arriskuan daudela salatu dute Altsasun
Langileek salatu dute Olazagutiako lantokia itxi nahi duela enpresako zuzendaritzak. Hala gertatuz gero, 73 langile kaleratuko dituzte. Gainontzeko zortzi langileei Asturiaseko lantegietara lekualdatzeko proposamena egin die enpresak.